Harrobira joaten naiz harriaren bila. Hala ere, harriak aukeratzen nau ni.

Izugarri maite dut harria. Hogeita hamar urte baino gehiago daramatzat harriarekin lanean, hargin eta artista gisa. Artisau bat naiz, nire eskuekin egiten dut harria lantzeko behar dudan guztia.

Obrak oso esperimentalak dira eta aldatu egiten dira aldartearen arabera.

Sortze-prozesua harrobian hasten da. Nik neuk bilatzen dut harria, baina berak aukeratzen nau azken batean. Obra bakoitzean, nire emozioa (arima) eta nire adimena (gorputza) ikertu, miatu, ernatu eta inplikatzen ditut.

Harriaren eta diseinuaren esanetara jartzen naiz. Hargin gisa jardundako urteetan lan ugari egin izan ditut eraikin historikoen zaharberritzean, kapitel erromanikoen erreprodukzioan, taila heraldikoetan, tximinietan, bataiarrietan, eskultura erlijiosoetan, besteak beste.

Esperientzia gastronomiko bat bizitzera gonbidatzen duten artelanak sortzen ditut.

Obrak elkarrizketarako proposamen bat dira. Beren bitartez, gonbidatu egiten ditut pertsonak zentzu poetiko eta ludiko batean harriarekin elkarrekintzan aritzera.

Ebaki bakoitza, akabera bakoitza eta leuntze-lan bakoitza bizipen goren eta berdingabe bat eskaintzeko dago pentsatua.